Mikel Laboa present izan zen igandean Usurbilen. Gure artetik pasa den urtearen bukaeran txoria bailitzan joan bazen ere, Joxe Luis Zumeta bere lagun handiak 70eko hamarkadan egin zuen zeramikazko mural handiaren itzalpean omenaldi hunkigarria eskaini zioten usurbildarrek. Esker onezko hitz, ahots, dantza, olerki, txalaparta soinu eta Mikelek abestu ohi zituen abestiek momentu hunkigarriak utzi zituzten maiatzeko azken egunean.
Baina Mikel Laboak Usurbilekin zuen lotura ez da eten. Aurrerantzean ere gure artean izango da Mikel. Herritarren egunerokotasunean bizitzaz betea dagoen frontoi atzeko plazak bere izena hartu du. Plazako harrietako batean zegoen estalkitzat egiten zuen ikurrina bere emazte Marisolek kendu zuen alaba alboan zuela, eta han agertu zen aurrerantzean guztiok ikusi ahal izango dugun Pelex herriko artistak egindako plaka.
Ehunka lagun bildu ziren igandeko ekitaldian. Mikel Laboak bere emanaldietan alboan izan zituen Mikel Artola eta Pello De La Cruz txalapartarien doinuak lau haizetara zabaldu ostean hasi zen une hunkigarriak utzi zituen omenaldia.
Mikelek bere Dos Caballos horiarekin etorrita Usurbila egiten zituen bisitaldiak gogoratu zituen omenaldiaren eragile izan den Kultur Aholku Batzordeak, Joxe Domingo Aizpuruaren bertsoak irakurri zituen Olatz Altunak, poema errezitaldia eskaini zuen bere lagun mina izan zen Josanton Artzek eta Iñaki Salvador nahiz Josetxo Silgueroren eskutik musika emanaldia ere izan zen bertan.
Honela, Mikel Laboak hainbat aldiz kantatu zituen abestiak entzun ziren berriz ere Usurbilen, oraingo honetan herriko Euskal Kantu Taldeak omenaldian bildu ziren herritarrekin batera abestuta.
2009-06-07
MP3-KO NERO GRABAKETAREN BIDEOTUTORIALA
Bideo honetan nero programarekin musikako grabaketa bat nola egin daitekeen azaltzen dut.
2009-06-05
KONPOSAGILEAK HISTORIAN ZEHAR
KOMPOSAGILEA |
JAIOTZE DATA |
GARAI MUSIKALA |
|---|---|---|
Johann Sebastian Bach
|
1685eko martxoaren 21, Eisenach
|
Errenazimentu alemaniarra
|
Johann Christoph Pachelbel
|
1653ko irailaren 1, Núremberg
|
Errenazimentu alemaniarra
|
Antonio Vivaldi
|
1678ko martxoaren 4, Venecia
|
Barroko italiarra
|
Georg Friedrich Händel
|
1685eko otsailaren 23a, Halle
|
Barroco britaniarra
|
Joseph Haydn
|
1732ko martxoaren 31a, Rohrau an der Leitha
|
Klasizimo vienesarra
|
Wolfgang Amadeus Mozart
|
1756ko urtarrilaren 27a, Salzburgo
|
Klasizismo alemaniarra
|
Ludwig van Beethoven
|
1770eko abenduaren 16a, Bonn
|
Klasizismo vienesarra
|
Franz Schubert
|
1797ko urtarrilaren 31a, Viena
|
Erromantizismoa
|
Frédéric Chopin
|
1810eko martxoaren 1a, Zelazowa Wola
|
Erromantizismoa
|
Robert Schumann
|
1810eko ekainaren 8a, Zwickau
|
Erromantizismoa
|
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)

