kaixo lagunok "ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartea" artikulua, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz (EHUko irakasleak)argitaratutako artikuluaren mapa kontzeptuala daukazue hemen; espero dut modu sinple batean eginez gero ulergarria egingo zaizuela eta interesgarria ere bai internet buruz jakintza eta erabilpen gehiago eduki nahi izatekotan.
2009-04-30
DANBORRA
Danborra gaitei laguntzeko eta erritmoa markatzeko instrumentua da.
Nafarroako gaitaren danborraren oihartzun-kaxa, gehienetan, letoizko xaflaz egina da.
Horrez gainera, pagoz egindako bi uztai ditu, antxume-larruzko bi partxe eta uztai horiek lotzen dituen kalamuzko soka bat, goitik behera, esemeseka, doana. Soka horri larruzko belarriak lotzen zaizkio, larruzko partxeen tentsioa tinkatu eta soinua ozenagoa izan dadin, ez isila.
Danborjoleak pagozko makiltxo bana du eskuetan, danborraren goiko partxean jotzeko. Beheko partxean, bestalde, gitarra-hari bat jartzen da, pordoia izenekoa, partxea besarkatuz, soinuaren bibrazioa eragiteko.
Danborraren soinua, neurri handi batean, danbor-egilearen eskuaren araberakoa da, gaitaren kasuan ikusi dugun bezala.
TXALAPARTA
Ondorengo bideoan, perkusiozko euskal instrumentu zaharrenetariko baten ekitaldi interesgarri bat ikus dezakezue, TXALAPARTA!!! Gaur egun oraindik ere jotzen jarraitzen da eta gazte askori interesa pizten die txalaparta ikastea.
Ona hemen Urretxuko bi gaztek kalean egindako emanaldi txiki bat.
Etiquetas:
Euskal Herria,
Perkusioa,
txalaparta
Suscribirse a:
Entradas (Atom)