¡Musika bihotzarekin jotzen da eta arimarekin sentitzen da!

2009-06-07

MIKEL LABOAREN OMENALDIA USURBILEN

Mikel Laboa present izan zen igandean Usurbilen. Gure artetik pasa den urtearen bukaeran txoria bailitzan joan bazen ere, Joxe Luis Zumeta bere lagun handiak 70eko hamarkadan egin zuen zeramikazko mural handiaren itzalpean omenaldi hunkigarria eskaini zioten usurbildarrek. Esker onezko hitz, ahots, dantza, olerki, txalaparta soinu eta Mikelek abestu ohi zituen abestiek momentu hunkigarriak utzi zituzten maiatzeko azken egunean. Baina Mikel Laboak Usurbilekin zuen lotura ez da eten. Aurrerantzean ere gure artean izango da Mikel. Herritarren egunerokotasunean bizitzaz betea dagoen frontoi atzeko plazak bere izena hartu du. Plazako harrietako batean zegoen estalkitzat egiten zuen ikurrina bere emazte Marisolek kendu zuen alaba alboan zuela, eta han agertu zen aurrerantzean guztiok ikusi ahal izango dugun Pelex herriko artistak egindako plaka. Ehunka lagun bildu ziren igandeko ekitaldian. Mikel Laboak bere emanaldietan alboan izan zituen Mikel Artola eta Pello De La Cruz txalapartarien doinuak lau haizetara zabaldu ostean hasi zen une hunkigarriak utzi zituen omenaldia. Mikelek bere Dos Caballos horiarekin etorrita Usurbila egiten zituen bisitaldiak gogoratu zituen omenaldiaren eragile izan den Kultur Aholku Batzordeak, Joxe Domingo Aizpuruaren bertsoak irakurri zituen Olatz Altunak, poema errezitaldia eskaini zuen bere lagun mina izan zen Josanton Artzek eta Iñaki Salvador nahiz Josetxo Silgueroren eskutik musika emanaldia ere izan zen bertan. Honela, Mikel Laboak hainbat aldiz kantatu zituen abestiak entzun ziren berriz ere Usurbilen, oraingo honetan herriko Euskal Kantu Taldeak omenaldian bildu ziren herritarrekin batera abestuta.

MP3-KO NERO GRABAKETAREN BIDEOTUTORIALA

Bideo honetan nero programarekin musikako grabaketa bat nola egin daitekeen azaltzen dut.

PERKUSIOZKO INSTRUMENTU BATZUEN MULTIMEDIA

2009-06-05

KONPOSAGILEAK HISTORIAN ZEHAR

KOMPOSAGILEA
JAIOTZE DATA
GARAI MUSIKALA
Johann Sebastian Bach
1685eko martxoaren 21, Eisenach
Errenazimentu alemaniarra
Johann Christoph Pachelbel
1653ko irailaren 1, Núremberg
Errenazimentu alemaniarra
Antonio Vivaldi
1678ko martxoaren 4, Venecia
Barroko italiarra
Georg Friedrich Händel
1685eko otsailaren 23a, Halle
Barroco britaniarra
Joseph Haydn
1732ko martxoaren 31a, Rohrau an der Leitha
Klasizimo vienesarra
Wolfgang Amadeus Mozart
1756ko urtarrilaren 27a, Salzburgo
Klasizismo alemaniarra
Ludwig van Beethoven
1770eko abenduaren 16a, Bonn
Klasizismo vienesarra
Franz Schubert
1797ko urtarrilaren 31a, Viena
Erromantizismoa
Frédéric Chopin
1810eko martxoaren 1a, Zelazowa Wola
Erromantizismoa
Robert Schumann
1810eko ekainaren 8a, Zwickau
Erromantizismoa