Mikel Laboa present izan zen igandean Usurbilen. Gure artetik pasa den urtearen bukaeran txoria bailitzan joan bazen ere, Joxe Luis Zumeta bere lagun handiak 70eko hamarkadan egin zuen zeramikazko mural handiaren itzalpean omenaldi hunkigarria eskaini zioten usurbildarrek. Esker onezko hitz, ahots, dantza, olerki, txalaparta soinu eta Mikelek abestu ohi zituen abestiek momentu hunkigarriak utzi zituzten maiatzeko azken egunean.
Baina Mikel Laboak Usurbilekin zuen lotura ez da eten. Aurrerantzean ere gure artean izango da Mikel. Herritarren egunerokotasunean bizitzaz betea dagoen frontoi atzeko plazak bere izena hartu du. Plazako harrietako batean zegoen estalkitzat egiten zuen ikurrina bere emazte Marisolek kendu zuen alaba alboan zuela, eta han agertu zen aurrerantzean guztiok ikusi ahal izango dugun Pelex herriko artistak egindako plaka.
Ehunka lagun bildu ziren igandeko ekitaldian. Mikel Laboak bere emanaldietan alboan izan zituen Mikel Artola eta Pello De La Cruz txalapartarien doinuak lau haizetara zabaldu ostean hasi zen une hunkigarriak utzi zituen omenaldia.
Mikelek bere Dos Caballos horiarekin etorrita Usurbila egiten zituen bisitaldiak gogoratu zituen omenaldiaren eragile izan den Kultur Aholku Batzordeak, Joxe Domingo Aizpuruaren bertsoak irakurri zituen Olatz Altunak, poema errezitaldia eskaini zuen bere lagun mina izan zen Josanton Artzek eta Iñaki Salvador nahiz Josetxo Silgueroren eskutik musika emanaldia ere izan zen bertan.
Honela, Mikel Laboak hainbat aldiz kantatu zituen abestiak entzun ziren berriz ere Usurbilen, oraingo honetan herriko Euskal Kantu Taldeak omenaldian bildu ziren herritarrekin batera abestuta.
2009-06-07
MP3-KO NERO GRABAKETAREN BIDEOTUTORIALA
Bideo honetan nero programarekin musikako grabaketa bat nola egin daitekeen azaltzen dut.
2009-06-05
KONPOSAGILEAK HISTORIAN ZEHAR
KOMPOSAGILEA |
JAIOTZE DATA |
GARAI MUSIKALA |
---|---|---|
Johann Sebastian Bach
|
1685eko martxoaren 21, Eisenach
|
Errenazimentu alemaniarra
|
Johann Christoph Pachelbel
|
1653ko irailaren 1, Núremberg
|
Errenazimentu alemaniarra
|
Antonio Vivaldi
|
1678ko martxoaren 4, Venecia
|
Barroko italiarra
|
Georg Friedrich Händel
|
1685eko otsailaren 23a, Halle
|
Barroco britaniarra
|
Joseph Haydn
|
1732ko martxoaren 31a, Rohrau an der Leitha
|
Klasizimo vienesarra
|
Wolfgang Amadeus Mozart
|
1756ko urtarrilaren 27a, Salzburgo
|
Klasizismo alemaniarra
|
Ludwig van Beethoven
|
1770eko abenduaren 16a, Bonn
|
Klasizismo vienesarra
|
Franz Schubert
|
1797ko urtarrilaren 31a, Viena
|
Erromantizismoa
|
Frédéric Chopin
|
1810eko martxoaren 1a, Zelazowa Wola
|
Erromantizismoa
|
Robert Schumann
|
1810eko ekainaren 8a, Zwickau
|
Erromantizismoa
|
2009-05-29
INSTRUMENTU MUSIKALAK
Hurrengo bideoan kordazko, haizezko eta perkusiozko instrumentu batzuen entzunaldia entzun dezakezue, hala nola, pianoa, zeharkako txirula, biolina, oboea, bongoak... Soinu bakoitza bere instrumentuko argazki batekin agertzen da. Amaieran orkestratan agertzen diren oinarrizko instrumentu batzuen entzunaldia enztun dezakezue.
2009-05-20
HAIZEZKO INSTRUMENTUAK ZER DIRA?
Haizezko musika tresnak haizeak instrumentua zeharkatzean soinua sortzen dituzten instrumentuak dira.
Bi multzo handitan banatzen dira: Zurezko haize instrumentuak alde batetik eta metalezkoak bestetik.
ALBOKA
Etiquetas:
Euskal Herria,
zurezkoak eta metalezkoak
SOKAZKO INSTRUMENTUAK
*Biolina: Sokazko instrumentu bat da. Biolinaren antzeko instrumentuak daude: Biolontzeloa... Eta XVI.mendean izan zen lehengoa.
*Biola: Bibolinaren antzekoa da eta kordazkoa ere.
*Biolontzeloa: Biolinaren antzekoa ere da eta XVII. mendean agentu zen lehena.
*Kontrabaxua: Hau asmatu zen XVI. mendean eta kordazko instrumenturik grabeena da.
*Kitarra: Asian jotzen zuten, baina, bereziki Indian. Soinu hau metalizatua da.
*Harpa:Zaharrena da.
LUDWIG VAN BEETHOVEN
Sokazko konpositore ospetsu batzuk aipatzearren, ezin gara Ludwig Van Beethoven-etaz ahaztu, itzelazko pianojolea izan zen.
Ludwig van Beethoven Keverich (Bonn, 1770eko abenduaren 16a?- Viena, 1827ko martxoaren 26a), musikagile alemaniar handia izan zen.
Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren Sinfonia", Europar Batasunak ereserkitzat hartu duena.
Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.
Obra ezagun asko idatzi ditu, musikarion artean, batez ere pianisten artean, Moonlight Sonata dugu ospetsuenetariko bat. Hurrengo bideo honetan sonata horretaz gozatu ahal izango duzue, haur batek jotako sonataren lehenengo zatiataz disfrutatzea nahi dut. Agian Beethoven ezagutzen ez duen norbait ulertu ahal izango du zergatik egin zen hain ospetsu, sentiberatasuneko musika hau entzun ondoren.
Etiquetas:
beethoven,
pianoa,
sokazko instrumentuak
JOHANN PACHELBEL
Biolinaren familiarekin musika oso lasaigarri eta sentikortasun sor daiteke, hurrengo bideoan ikus dezakezuen bezala. Johann Pachelbel-en Cannona daukazue bere osotasunean disfrutatu ahal izateko. Bertan, biolentzeloa (instrumentu handiena, ezkerrean sutik), biloinak eta biolak ikus eta entzun ditzakezue.
Cannon hau munduko ezagunenetariko bat da, eta oraindik ez dut inor ezgutu ez zaionari cannon hau guztatu.
Disfruta ezazue mesedez!
2009-05-07
PERKUSIOZKO INSTRUMENTUAK ... ZER DIRA?
Perkusiozko musika tresnak instrumentua kolpatuz soinua sortzen duten musika-tresnak dira. Perkusiozko musika tresnen artean,tinbalak, dunbalak, txalaparta, panderoa eta danborrak daude. Bateria ere perkusiozko instrumentu bat da.
Hala ere, instrumentu asko sartzen dira talde honetan, hona hemen, beste batzuk
2009-05-06
TINBALAK
Kaxa kobrezko esferaerdia da, altuera jakin bateko soinuak sortzen dituen larrua edo bestelako mintz elastikoa du eta mazo-antzekoez kolpatuz jotzen da. Sortzen duen soinuaren altuera aldatu ahal izateko, mintzaren tentsioa aldarazten duen mekanismoa du. Tinbala jotzeko makila parea erabiltzen da, lortu nahi den soinuaren arabera mota desberdinetakoak direnak.
2009-05-05
PANDEROA
2009-04-30
IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEA
kaixo lagunok "ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartea" artikulua, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz (EHUko irakasleak)argitaratutako artikuluaren mapa kontzeptuala daukazue hemen; espero dut modu sinple batean eginez gero ulergarria egingo zaizuela eta interesgarria ere bai internet buruz jakintza eta erabilpen gehiago eduki nahi izatekotan.
Etiquetas:
ikasketa prozesuaren mapa kontzeptuala
DANBORRA
Danborra gaitei laguntzeko eta erritmoa markatzeko instrumentua da.
Nafarroako gaitaren danborraren oihartzun-kaxa, gehienetan, letoizko xaflaz egina da.
Horrez gainera, pagoz egindako bi uztai ditu, antxume-larruzko bi partxe eta uztai horiek lotzen dituen kalamuzko soka bat, goitik behera, esemeseka, doana. Soka horri larruzko belarriak lotzen zaizkio, larruzko partxeen tentsioa tinkatu eta soinua ozenagoa izan dadin, ez isila.
Danborjoleak pagozko makiltxo bana du eskuetan, danborraren goiko partxean jotzeko. Beheko partxean, bestalde, gitarra-hari bat jartzen da, pordoia izenekoa, partxea besarkatuz, soinuaren bibrazioa eragiteko.
Danborraren soinua, neurri handi batean, danbor-egilearen eskuaren araberakoa da, gaitaren kasuan ikusi dugun bezala.
TXALAPARTA
Ondorengo bideoan, perkusiozko euskal instrumentu zaharrenetariko baten ekitaldi interesgarri bat ikus dezakezue, TXALAPARTA!!! Gaur egun oraindik ere jotzen jarraitzen da eta gazte askori interesa pizten die txalaparta ikastea.
Ona hemen Urretxuko bi gaztek kalean egindako emanaldi txiki bat.
Etiquetas:
Euskal Herria,
Perkusioa,
txalaparta
Suscribirse a:
Entradas (Atom)