¡Musika bihotzarekin jotzen da eta arimarekin sentitzen da!

2009-05-20

LUDWIG VAN BEETHOVEN

Sokazko konpositore ospetsu batzuk aipatzearren, ezin gara Ludwig Van Beethoven-etaz ahaztu, itzelazko pianojolea izan zen. Ludwig van Beethoven Keverich (Bonn, 1770eko abenduaren 16a?- Viena, 1827ko martxoaren 26a), musikagile alemaniar handia izan zen. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren Sinfonia", Europar Batasunak ereserkitzat hartu duena. Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan. Obra ezagun asko idatzi ditu, musikarion artean, batez ere pianisten artean, Moonlight Sonata dugu ospetsuenetariko bat. Hurrengo bideo honetan sonata horretaz gozatu ahal izango duzue, haur batek jotako sonataren lehenengo zatiataz disfrutatzea nahi dut. Agian Beethoven ezagutzen ez duen norbait ulertu ahal izango du zergatik egin zen hain ospetsu, sentiberatasuneko musika hau entzun ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario