¡Musika bihotzarekin jotzen da eta arimarekin sentitzen da!

2009-05-29

INSTRUMENTU MUSIKALAK

Hurrengo bideoan kordazko, haizezko eta perkusiozko instrumentu batzuen entzunaldia entzun dezakezue, hala nola, pianoa, zeharkako txirula, biolina, oboea, bongoak... Soinu bakoitza bere instrumentuko argazki batekin agertzen da. Amaieran orkestratan agertzen diren oinarrizko instrumentu batzuen entzunaldia enztun dezakezue.

2009-05-20

HAIZEZKO INSTRUMENTUAK ZER DIRA?

Haizezko musika tresnak haizeak instrumentua zeharkatzean soinua sortzen dituzten instrumentuak dira. Bi multzo handitan banatzen dira: Zurezko haize instrumentuak alde batetik eta metalezkoak bestetik.

ALBOKA

Albokari tradizionalak Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000 Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.

SOKAZKO INSTRUMENTUAK

*Biolina: Sokazko instrumentu bat da. Biolinaren antzeko instrumentuak daude: Biolontzeloa... Eta XVI.mendean izan zen lehengoa. *Biola: Bibolinaren antzekoa da eta kordazkoa ere. *Biolontzeloa: Biolinaren antzekoa ere da eta XVII. mendean agentu zen lehena. *Kontrabaxua: Hau asmatu zen XVI. mendean eta kordazko instrumenturik grabeena da. *Kitarra: Asian jotzen zuten, baina, bereziki Indian. Soinu hau metalizatua da. *Harpa:Zaharrena da.

LUDWIG VAN BEETHOVEN

Sokazko konpositore ospetsu batzuk aipatzearren, ezin gara Ludwig Van Beethoven-etaz ahaztu, itzelazko pianojolea izan zen. Ludwig van Beethoven Keverich (Bonn, 1770eko abenduaren 16a?- Viena, 1827ko martxoaren 26a), musikagile alemaniar handia izan zen. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren Sinfonia", Europar Batasunak ereserkitzat hartu duena. Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan. Obra ezagun asko idatzi ditu, musikarion artean, batez ere pianisten artean, Moonlight Sonata dugu ospetsuenetariko bat. Hurrengo bideo honetan sonata horretaz gozatu ahal izango duzue, haur batek jotako sonataren lehenengo zatiataz disfrutatzea nahi dut. Agian Beethoven ezagutzen ez duen norbait ulertu ahal izango du zergatik egin zen hain ospetsu, sentiberatasuneko musika hau entzun ondoren.

JOHANN PACHELBEL

Biolinaren familiarekin musika oso lasaigarri eta sentikortasun sor daiteke, hurrengo bideoan ikus dezakezuen bezala. Johann Pachelbel-en Cannona daukazue bere osotasunean disfrutatu ahal izateko. Bertan, biolentzeloa (instrumentu handiena, ezkerrean sutik), biloinak eta biolak ikus eta entzun ditzakezue. Cannon hau munduko ezagunenetariko bat da, eta oraindik ez dut inor ezgutu ez zaionari cannon hau guztatu. Disfruta ezazue mesedez!

2009-05-07

PERKUSIOZKO INSTRUMENTUAK ... ZER DIRA?

Perkusiozko musika tresnak instrumentua kolpatuz soinua sortzen duten musika-tresnak dira. Perkusiozko musika tresnen artean,tinbalak, dunbalak, txalaparta, panderoa eta danborrak daude. Bateria ere perkusiozko instrumentu bat da. Hala ere, instrumentu asko sartzen dira talde honetan, hona hemen, beste batzuk

2009-05-06

TINBALAK

Kaxa kobrezko esferaerdia da, altuera jakin bateko soinuak sortzen dituen larrua edo bestelako mintz elastikoa du eta mazo-antzekoez kolpatuz jotzen da. Sortzen duen soinuaren altuera aldatu ahal izateko, mintzaren tentsioa aldarazten duen mekanismoa du. Tinbala jotzeko makila parea erabiltzen da, lortu nahi den soinuaren arabera mota desberdinetakoak direnak.

2009-05-05

PANDEROA

Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitixarekin batera. Lehenengo aipamen idatziak XVI. mendekoak dira, Aita Donostiak jasotakoak. Hemendik at, "tambour de basque" eta "tamburello basco" izenak ere hartu izan ditu.