¡Musika bihotzarekin jotzen da eta arimarekin sentitzen da!

2009-04-30

DANBORRA

Danborra gaitei laguntzeko eta erritmoa markatzeko instrumentua da. Nafarroako gaitaren danborraren oihartzun-kaxa, gehienetan, letoizko xaflaz egina da. Horrez gainera, pagoz egindako bi uztai ditu, antxume-larruzko bi partxe eta uztai horiek lotzen dituen kalamuzko soka bat, goitik behera, esemeseka, doana. Soka horri larruzko belarriak lotzen zaizkio, larruzko partxeen tentsioa tinkatu eta soinua ozenagoa izan dadin, ez isila. Danborjoleak pagozko makiltxo bana du eskuetan, danborraren goiko partxean jotzeko. Beheko partxean, bestalde, gitarra-hari bat jartzen da, pordoia izenekoa, partxea besarkatuz, soinuaren bibrazioa eragiteko. Danborraren soinua, neurri handi batean, danbor-egilearen eskuaren araberakoa da, gaitaren kasuan ikusi dugun bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario