¡Musika bihotzarekin jotzen da eta arimarekin sentitzen da!

2009-04-30

TXALAPARTA

Ondorengo bideoan, perkusiozko euskal instrumentu zaharrenetariko baten ekitaldi interesgarri bat ikus dezakezue, TXALAPARTA!!! Gaur egun oraindik ere jotzen jarraitzen da eta gazte askori interesa pizten die txalaparta ikastea. Ona hemen Urretxuko bi gaztek kalean egindako emanaldi txiki bat. Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. Esan izan da milaka urte dituen tresna dela, baina hori ez dago frogatua. Tobera metalezko tresnaren eta kirikoketaren antza dauka, jotzeko moduagatik eta testuinguruagatik. Gaur egun, txalaparta perkusiozko musika tresna bezala erabiltzen da Euskal Herrian, gehienbat folk musikan. Ekitaldi kultural eta politikoetan ere askotan entzuten da. Juan Mari Beltranek, Mikel Laboak, Oskorrik, Hertzainakek, Kepa Junkerak eta beste musikari askok beren instrumentazioan sartu dute, haren soinu bereziak erakarrita. Oreka Tx txalapartari bikotea izan da berritzaile handienetakoa, txalaparta mundu osoko musika estiloekin nahasten baitute: India, Sahara, Mongolia,... Horren emaitza Nomadak Tx filma dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario